Elkarlanerako gunea izango da, ezagutzak, esperientziak, kontaktuak eta baliabideak partekatzeko, auzoa proiektu sozialen bidez eta jarduera ekonomikoa dinamizatuz biziberritzeko helburuarekin. Coworking-ak bere proiektuak bultzatu nahi ditu, eta, aldi berean, auzoko gizarte-kolektiboen eskura jarriko ditu baliabide profesionalak (lanorduak) erabiltzaileen denbora-bankuko orduen bidez.