ELKARTEA

LATXAN elkartearen jatorria, arrazoia eta ezaugarriak
Latxaneko denda eta ostatu txikiek

AUZOA BIZIBERRITZEN DUGU

2017. urtearen amaieran Latxan sortu genuen, Txantreako Merkatari eta Ostalarien Elkartea, azken urteotan auzoko denda eta taberna askok itxi dutelako pertsiana. Denboran iraun duen galera horrek Txantrea logela-auzo bihurtzeko mehatxua egiten du. Tabernarik eta dendarik gabeko auzoa, bizitzarik gabeko auzoa delako.

Egoera horri aurre egiteko, LATXANeko denda eta taberna txikiek gure indarrak batzen ditugu auzoari dinamismo eta bizitza gehiago emateko, auzotarrekin eta auzoko kolektiboekin elkarlanean, Txantreako kaleak bizitasunez beteta jarrai dezaten.

Gure erabakiek ondorioak dituzte

KONTSUMO KOHERENTE ETA ARDURATSUA SUSTATZEN DUGU

Erosteko erabaki txiki bakoitzak hainbat ondorio ditu. Kontua ez da kanalak deabrutzea, baina bai koherentziaz eta arduraz kontsumitzea. Hurbileko merkataritza txikia da, zalantzarik gabe, komunitateari bizitasun, zerbitzu, lan eta aberastasun gehien ematen diona, eta, beraz, bertan kontsumitzera gonbidatzen dugu, auzoa egiteko modu gisa. Kanalik ekologikoena eta iraunkorrena ere bada, ez baitugu mugitu behar, eta ez da beharrezkoa Kontxintxinatik guri bakarrik pakete bat ekartzea, horrek dakarren karbono-arrastoarekin eta energia-galerarekin.

Egunero sozialitzateko aukera

TRATU HURBIL ETA PERTSONALIZATUA

Giza hurbiltasuna da bere nortasun-ezaugarri nagusia. Auzoko establezimendu txikiek tratu hurbil eta pertsonalizatua eskaintzen dute, eta ez dagoena beste inongo merkataritza-kanaletan. Izen propioa duen merkataritza da, izan ere, bezeroek badakite arreta ematen dieten pertsonak nola deitzen diren, eta alderantziz. Ezaugarri horiek are garrantzi handiagoa dute demografikoki zahartuta dagoen eta auzokide zaharrenen artean bakardade-arazo gero eta handiagoa duen auzo batean. Saltoki txikiak egunero sozializatzeko aukera ematen die, eta, aldi berean, askotan ezohiko absentziak detektatzeko balio du.

Bizi, goza, erosi, jai Txantrean!

zurekin kontatzen dugu

Zure laguntza behar dugu; izan ere, azken urteotan kontsumo-ohiturak aldatzen ari dira, eta gero eta bizilagun gehiagok egiten dituzte erosketak saltoki handietan, Interneten edo erdigunean. Ondorioz, denda eta taberna asko itxi dituzte, eta auzoa hustutako etxabez bete da. Gure kontsumo-ohiturek ondorio zuzena dute gizartean. Auzoko saltoki txikietan erosiz eta poteatuz, Txantrea biziagoa sustatzen dugu, tokian tokiko enplegua sortzen da eta hemen bizi garen pertsona guztiok parte hartzen dugun komunitatea indartzen dugu.

Bezero guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu fideltasunagatik eta laguntzagatik. Auzotar guztiak auzoan bizimodua egitera animatzen ditugu. Bizi, goza, erosi, jai Txantrean!

Herramientas Accesibilidad