2022ko Txantreako Merkataritza eta Ostalaritza Eguna

Joan den urriaren 29an, 2022ko Txantreako Merkataritza eta Ostalaritza Eguna ospatu genuen Txantrea Dantzan dantza herrikoien ekitaldiaren bidez. Tiriki Trauki fanfarrearen eta Auzotegi eta DanTXaldiko dantzari taldeen laguntzarekin, 100 lagun inguruk etengabe dantzatu zuten 12:00etatik 13: 30ra Federico Soto pasealekuan.

Eguraldiak ere jarri zuen bere hondar alea, eta eguzki eta tenperatura oso atseginez gozatu genuen. Deialdiak arrakasta handia izan duenez, Txantrea Dantzan ekitaldia errepikatuko da azaroaren 26an, agertoki berean, Federico Soto pasealekuan. Helburua da egitasmoa sendotzea eta hilean behin hitzordua hartzea, hileko azken igandean.

Aire, aire!!!

Herramientas Accesibilidad