Latxanen gertatzen dena, Latxanen gelditzen da

Latxan Txantreako Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak sentsibilizazio eta sustapen kanpaina berri bat abiarazi du, auzoko saltoki eta ostalaritza txikiaren gertutasuna, berotasuna eta zerbitzu-kalitatea balioan jartzeko. Erosteko erabaki txiki bakoitza garrantzitsua da eta ondorio batzuk ditu. Auzoan kontsumitzen dugun bakoitzean bizitasuna ematen diogu eta bertan lana eta aberastasuna eragiten dugu.

Hurbileko merkataritza txikia da, zalantzarik gabe, komunitateari bizitasun, zerbitzu, lan eta aberastasun handiena ematen diona; beraz, bertan kontsumitzera gonbidatzen dugu, auzoa egiteko modu gisa. Erosteko modu ekologikoena eta jasangarriena ere bada; izan ere, ez dugu lekuz aldatu behar, eta ez da beharrezkoa guretzat soilik Kotxintxinatik pakete bat ekartzea, horrek dakarren karbono-arrastoarekin eta energia alferrik galduz.

Zoritxarrez, duela gutxi egiaztatu ahal izan genuen nolakoa izan zitekeen saltoki guztiak itxita dituen auzo batean bizitzea. Gure esku dago egunez egun haiek bizitzaz betetzea.

Zuretzat eta auzoarentzat

Txantreako merkataritza eta ostalaritza etengabe lanean dago zuri zerbitzurik hoberena eskaintzeko eta auzoa dinamizatzeko.

· Martxan jarri dugu deskontu-baleen kanpaina berri bat. 1€ko bale bat 20€tik gorako erosketa bakoitzean hurrengo hurrengo erosketan trukatu ahal izateko establezimendu berean

· Urtaro aldaketa bakoitzarekin Txantreako ekoizle eta artisauen azoka antolatzen dugu. 10 postutik gora, tokiko ekonomia sustatuz.

· Hileko azken larunbatetan eguerdian Txantrea Dantzan ekitaldia antolatzen hasi gara auzoko beste eragile batzuekin bizilagunak dantzan jartzeko.

· Azaroaren amaieran Gabonetako Zozketa kanpainarekin hasiko gara. Hainbat saski zozketatuko dira gure erosleen artean eta horretaz aparte saltoki askok bestelako sariak zozketatuko dituzte.

· Data horietan Iruña Oparitu/Regala Pamplona udal kanpainako poltsa berrebilgarriak banatuko dira.

· Aurki martxan jarriko dugu AUZOLANGUNE coworking soziala, auzoan ekintzailetza sustatzeko gunea izanen da.

Related Posts

Herramientas Accesibilidad